Gasteizko udal gobernu taldeak 2026rako aurrekontu akordioa lortu du; izan ere, EH Bilduk EAJ eta PSErekin ituna erdietsi du. Maider Etxebarri alkateak jakinarazi duenez, “hiriburuak inoizko aurrekonturik handiena izango du, 507,5 milioi eurokoa”.
Rocio Vitero EH Bilduren bozeramaileak ziurtatu du “akordioak zerbitzu publikoak indartu eta jendearen bizi-kalitatea hobetuko duela” eta “legegintzaldi osoan defendatu dituzten ardatz guztietan oinarritzen dela”.