Maria Blanco Martin

'Korrika Munduan' ekimena martxan jarri dute "euskarak mugarik ez duela" erakusteko asmotan

'Korrika Munduan' ekimena aurkeztu dute, munduan dauden euskal komunitateak ere Korrrikan parte hartu dezaten bultzatzeko asmoz. AEK-Korrikak munduan dauden hizkuntz gutxituen aldeko ekimenak sustatu eta bultzatu nahi du. Etxepare Institutuarekin elkarlanean abiatu dute bideo-lehiaketa, euskal etxeek zein nazioarteko unibertsitateetako kideek parte har dezaten.