Entrevista
Edurne Etxebarria: "Giza eskubideen urraketak iparraldean eta hegoaldean ematen dira"
Edurne Etxebarria Amnesty Internationaleko ekintzailea izan da Hamaikako platoan, giza eskubideen egungo egoerari buruz hizketan, bai Euskal Herriari eta baita nazioarteari dagokionez ere.
Izan ere, giza eskubideen urraketak iparraldeko eta Hegoalde Globaleko herrialdeetan jazotzen direla baieztatu du Etxebarriak, nahiz eta batzuk "besteak baino larriagoak" izan daitezkeen. Hala, emakumeek egun Afganistan eta Iranen bizi duten egoera deitoratu du, baita Gazako genozidioan adineko pertsonek edota gaixoek pairatzen dutena ere; "kolektibo zaurgarriak dira egoera oso zaurgarri batean", azpimarratu du ekintzaileak.
