Entrevista

Markel Adin, EHE: "Euskararen aurkako zapalkuntza goraka doala ikusten dugu"

Markel Adin Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kidea izan da Hamaikako platoan. Taldeak datorren apirilaren 24 eta 25ean Azpeitian antolatutako II. Euskaltzale Independentiston Topaketei buruz mintzo izan da, baita euskararekin loturiko hainbat gairi buruz ere.

Adinek, EHE ez ezik, Euskal Herriko militantzia azken urteetan aldatu egin dela azpimarratu du: orokorrean, gero eta gazteagoa eta feministagoa dela baieztatu du. Mundua ere aurreko topaketa egin zutenetik aldatu egin dela esan du, eta "okerrera" egin duela. Euskal Herria ere "ez dela salbuespena" azpimarratu du eta gurean ere diskurtso xenofoboek eta gainerakoak ere gero eta hedatuago daudela. Gainera, "euskararen aurkako zapalkuntza goraka doala ikusten dugu", deitoratu du Adinek.