Maite de Felipe

Urtero bezala arabarrek Olarizuko erromeria ospatuko dute

Astelehen honetan, irailaren 14an ospatuko dute arabarrek Olarizuko erromeria, erlijioa, nekazarien tradizioa, Gasteizko hiriaren historia, tokiko nortasuna eta udal-lurraldearen mugaketa uztartzen dituen jaia.

Egun honetako tradizioa, besteak beste, Olarizun kokatuta dagoen muinora igotzean datza, gaur egun, bertan gurutze handi bat aurkitzen da. Izan ere, Olarizuko zelaia asialdiari lotutako berdegunea den arren, historikoki lotura handiagoa izan du nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin eta inguruko antzinako herriekin. Hain zuzen ere, belaunaldiz belaunaldi transmititu den tradizioari bizirik eusteko modu gisa funtzionatzen du. Izan ere, tradizioz iraila nekazaritza zikloaren zati garrantzitsu baten amaiera izan ze. Uztak bildu ondoren, komunitateak eskerrak ematen zituen lortutako fruituengatik eta horrek, udaren amaiera markatzen zuen.

Olarizuko erromerian, goizean zehar Gasteizko udalerria mugatzen duten mugarriak bisitatzen dira, 500 urte baino gehiago dituen tradizio administratiboa da. Antzina, bisita hau zaldi gainean egiten zen, zehazki 1966 urtera arte. Gaur egun aldiz, ibilgailuek eragindako arriskua dela eta oinez egiten da. Normalean, mugarrietara gerturatzen dira, besteak beste, Gasteizko alkatea, Udalbaltzako zinegotziak, udalerria osatzen duten herrietako administrazio batzarren ordezkariak eta mugarrien ibilbidearekin zerikusia duten udal langileak. Iaz, adibidez, bertaratutakoek 11 kilometro inguru egin zituzten eta 36 mugarri bisitatu zituzten. Beraz, egunak, bere horretan bi helburu ditu. Batetik, udalerrien mugen memoria egiaztatzea eta mantentzea; eta bestetik, jai giroan erromeria ospatzea.

Gaur egun, Olarizuko zelaietan dozenaka postu aurkitzen dira, eta hala gertatuko da ere astelehen honetan. Gastronomiarekin eta erromeriako artisautzarekin lotutako produktuak lortzeko aukera izango dute arabarrek. Esaterako, gaztak, esnekiak, fruitu lehorrak, taloak eta pastelak. Gainera, haurrentzako puzgarriak, erraldoiak eta buruhandiak, Gargantua, dantza plaza, herri kirolak eta kontzertuak ere egongo dira egunean zehar.