11 JUL. 2017 - 12:31h Xanta Sousak irabazi du Nafarroako Txinga erute Txapelketa Txapelketan parte hartu dute Nerea Sorondo (Bera), June Etxebarria (Txantrea) eta Xanta Sousak (Lesaka). Última actualización: 20 JUL. 2012 - 00:00h Ortega Bretos, Ainhoa Uztailaren 9an jokatu dute txapelketa, Iruñeko Foru Enparantzan. Xanta Sousa lesakarrak irabazi du. Guztira 26 plaza egin ditu, esku banatan 25kg-ko txingak hartuta. Azaldu duenez, "sufrimendua eta norberarekiko maitasuna" dira txapeldun izateko sekretuak. Nerea Sorondo eta June Etxebarria sokatiran eta aizkoran ere arituko dira hurrengo egunetan. Horren harira, herri kiroletan parte hartzeko deia luzatu die Sorondok emakume guztiei, "neska gutxi gara eta rekziklatu behar gara".