24 JUL. 2017 - 14:12h Abesti sexistarik gabeko jaiak Jaietan ere "berdintasunezko gizartearen aldeko lana" islatzeko dinamika jarri du martxan Beldur Barik mugimenduak. Última actualización: 26 JUL. 2017 - 16:11h Hamaika 200 abesti baino gehiago dituen playlist bat osatu du Beldur Barik-ek, "errespetuan, berdintasunean eta autonomian" oinarritutako jaiak helburu. Material hori bidali diete EAEko udalei, ostalaritzako lokaletan, komertzioetan eta txosnetan erabiltzeko.