31 AGO. 2017 - 16:42h Palacio de Aroztegia lantegiak Baztango Udal Gobernua salatu du Zehazki EH Bildu eta Ezkerrako bost zinegotzi salatu ditu lantegiak, "ekainean egindako protesta batzuetan laguntzeagatik". Última actualización: 02 SET. 2017 - 17:58h Hamaika Abuztuaren 31n egin dute publiko salaketa hautetsiek, eta adierazi dute "zentzugabekeria hutsa" dela. Izan ere, Komantxe kolektiboak ekainean egindako mobilizazio batean argindarra uzteagatik daude salatuak. Azaldu dutenez, "ohikoa da herrian egiten diren ekitaldietarako plaza eta energia elektrikoa eskaintzea". Palacio de Aroztegia lantegiak "prebarikazioa eta erabilera desegokia" egozten die hautetsiei.