02 SET. 2017 - 18:39h Aurtengo Kontxako Bandera ez da betikoa izango Tradizioa da Donostiako jostunek Kontxako bandera egitea. Aurten, bestalde, atzerriko enpresa bati enkargatu dio lana Udalak. Hamaika Historian lehenengo aldiz, Kontxako Bandera atzerriko enpresa bati enkargatu dio Donostiako Udalak. Azken hiru hamarkadetan ardura hori izan duten jostunek ez dute inolako azalpenik jaso, Hamaika Telebistak jakin ahal izan duenez.