04 OCT. 2017 - 13:52h Langabe kopuruak behera egin du Hego Euskal Herrian Abuztuan baino 1.164 langabe gutxiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 656 gutxiago Nafarroan. Hamaika Nafarroan jaitsi da bereziki langabezia tasa, abuztuan baino %1.8 gutxiago, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren datuen arabera. Guztira, 167.341 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta LAB sindikatuak adierazi duenez, 2010eko mailara iritsi da langabezia. Horrez gain, lanik ez duten %57 emakumeak direla azaldu du ELA sindikatuak, pasa den urtean baino %1,4 gehiago. Lan kontratu motari dagokionez, aldi baterakoak izan dira irailean Hego Euskal Herrian egin diren kontratuen %90a baino gehiago.