30 OCT. 2017 - 18:39h «Infrasoinuak» azalera ekarri ditu Berri Txarrak taldeak Iragan den azaroaren 24an aurkeztu zuen talde nafarrak bere lan berria. Hamar kantek osatzen dute diska eta ahotsik gabekoei zein azpiratutakoen doinuak argitara ekarri nahi dituzte Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek. Última actualización: 27 NOV. 2017 - 23:58h blog naiz, Beñat Aurkezpenaren egunean bertan, arratsaldez, Bilboko Elkar aretoan akustikoa egin zuten. 27an, hitzordua Donostian zen. Bertan, jendetza bildu ondoren, kalean geratu zirenen gozamenerako, Gorka Urbizuk kitarra jo eta kalean kantatu zuen. Hilaren 28an Iruñean, 29an Baionan eta 30ean Gasteizen. Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan egindako saioetan bezala, arrakasta handia izatea espero da. #Infrasoinuak kalean da, milesker atzokoagatik, izugarria zuen harrera, ez dadila haria eten!! pic.twitter.com/glpvOLtfLM — Berri Txarrak (@berritxarrak) 25 de noviembre de 2017 @berritxarrak taldeari @info7irratia-n egindako elkarrizketa #Infrasoinuak #11Kultura pic.twitter.com/t26OCKQ8Qy — Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2017(e)ko azaroak 28 Zuzeneko emanaldekin jarraituz, abenduaren 9an Durangoko Azokan izango dira, Ahotsenean. Konfirmatutako beste daten artean martxoaren 10koa dago, Bartzelonako Razzmatazz aretoan ematekoa duen kontzertua dago. Horrekin batera, martxoaren 18an, Berri Txarrak-ek kontzertu berezia eskainiko du Barakaldoko BEC-en. Sarrerak dagoeneko salgai daude. Berri Txarrak: 2018ko martxoaren 17an BECen kontzertu berezi eta bakarra eskainiko dutela iragarri dute #BTXInfrasoinuak pic.twitter.com/h0B74v2Zq4 — gotzon barandiaran (@gotzonbarandi) 24 de noviembre de 2017 Infrasoinuak talde nafarraren bederitzagarren diska da eta hamar kanta berri bildu dituzte. Aurretik, Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak/Ukabilak (2001), Libre © (2003), Jaio.Musika.Hil (2005), Payola (2009), Haria (2011), Denbora da poligrafo bakarra (2014) kaleratu dituzte. Hamaika Telebista