16 NOV. 2017 - 18:39h Siemens Gamesak oraindik ez du zehaztu zenbat langile kaleratuko dituen Euskal Herrian Siemens Gamesa lantegiak oraindik ez du zehaztu Euskal Herriko lantegietatik zenbat langile kaleratuko dituen. Hego Euskal Herrian eta Espainian 408 langile bota nahi ditu kalera konpainia eolikoak, adarrak dituen 4.000 lanpostuetako %10ª, hortaz. GUREAN GAUR Sindikatuek gogorki salatu dituzte kaleratzeak eta gaur goizean Nafarroako Parlamentuan ere Laura Perezek erantzunkizuna eskatu dio Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordeari.