21 NOV. 2017 - 17:31h Zelaian maila ona eman ostean, ofizialtasunaren partida jokatzeke dago Euskal Selekzioak bi eta bat irabazi zuen Txekiar Errepublikaren aurka larunbatean Ipuruan jokalatutako norgehiagokan. FIFA datetan jokatutako partidan, euskaldunak nagusi izan ziren eta Erika Vazquezek zein Nahikari Garciak lortutako golei esker garaipena eskuratu zuten. 1800 lagun inguru bildu ziren Eibarren eta kirol maila aparta erakutsi ondoren, ofizialtasuna eta nazioarteko aitortza lortzeko urrats gehiago eskatu dira partidaren biharamunean. Última actualización: 20 NOV. 2020 - 00:00h GUREAN GAUR Fitxa teknikoa Euskal Selekzioa: Mariasun Quiñones (Ainhoa Tirapu, 46. min); Marta Unzue (Gastearena, 75. min), Vanessa Gimbert, Ramajo (Damaris, 46. min), Ainhoa Moraza; (Ane Bergara, 61. min), Joana Flaviano (Baños, 65. min), Maite Oroz, Beristain, Erika Vazquez; Nahikari (Manu Lareo, 65. min) eta Nekane (Yulema, 73. min). Txekiar Errepublika: Vanickova (Horackova (73. min); J. Sedlackova, Olaskova, Necidova, N. Sedlackova; Krejcirikova, Cahynova, Chlastakova, Nepokojova; Kladrubska (Divisova, 46. min) eta Szewiecskova (Dedinova, 73. min). Golak: 1-0: Erika Vazquez (7. min); 2-0: Nahikari (min. 48); 2-1: Bartonova (min. 65). Epailea: Beatriz Arregui. Szewiecskovak, Horackovak, Divisova eta Dedinova txekiarrek txartel hori bana ikusi zuten. Erreakzioak Eskerrik asko a la @EFF_FVF por darme la oportunidad d vivir esta experiencia, a los tecnic@s q con los q la he compartido, a las jugadoras por vuestra predisposición y hacer q todo parezca tan sencillo y todas las personas q han seguido el partido en un Ipurua d encanto!!👏👏 pic.twitter.com/GlgryW1KvB — Iñigo Juaristi (@juaristi_inigo) 25 de noviembre de 2017 Euskal Selekzioa 2-1 Chequia. Aurrera goaz. Adelante. Eskerrik asko denei! 💚 pic.twitter.com/nUxmrun00u — Aintzane Encinas (@AintzaneEncinas) 25 de noviembre de 2017 Bonito partido el de ayer y con victoria. Eskerrik asko a todos los que vinisteis a Ipurua 👏👏 #euskalselekzioa pic.twitter.com/Y2hbnJUTpZ — Marta Unzue (@M_unzue6) 26 de noviembre de 2017 Victoria vs. República Checa y ambientazo ayer en Ipurua! Eskerrik asko! @EFF_FVF pic.twitter.com/pscjdT4HSL — Erika Vázquez (@Erikavm19) 26 de noviembre de 2017 Esperientzia oso polita asteburu hontakoa! 💚⚽️🙂 pic.twitter.com/lYMpDbtcc6 — Nekane Diez (@neka_7) 27 de noviembre de 2017 EUSKAL SELEKZIOA 2 TXEKIA 1 ⚽️💪🏽 Berezia🍀 Eskerrik asko gerturatu zareten guztioei!!👏🏼👏🏼 Una publicación compartida de San (@sandraramajo) el25 de Nov de 2017 a la(s) 2:09 PST Kirola eta sentimendua. Partidu polita eta giro ezinhobea.👏🏼 Eskerrik asko atzo Ipuruara gerturatu zinetenoi eta telebistatik partidua jarraitu zenuten guztioi.🙃⚽️ Bonitas experiencias que nos regala el fútbol.⚽️🙂 Una publicación compartida de Mariasun Quiñones Goikoetxea (@mariasun_q) el26 de Nov de 2017 a la(s) 1:34 PST Oso pozik Ipuruan bizitakoarekin. Eskerrik asko guztioi 👏🏽⚽️ Una publicación compartida de Nahikari Garcia (@nahikarigarcia) el27 de Nov de 2017 a la(s) 2:18 PST Esperientzi politze asteburukoa!!! Eskerrik asko danori! 👏🏻🙌🏻#euskalselekzioa Una publicación compartida de Damaris Egurrola ⚽ (@damarisegurrola) el26 de Nov de 2017 a la(s) 11:17 PST Una publicación compartida de Ainhoa Tirapu De Goñi (@ainhoa_tirapu) el25 de Nov de 2017 a la(s) 1:01 PST Eta aurrera begira? Bi urte atzera Mini Estadin Kataluniaren kontra jokatu ondoren, iaz Irlandaren aurka Dublinen eta aurten Txekiar Errepublika Eibarren garaitu ostean, ofizialtasunaren aldeko dinamikan pauso berriak emateko garaia da. Hala azaldu zuen GARAko kazetari eta Hamaika Telebistako Harrobia saioko kolaboratzaile den Ane Urkiri Ansolak «FIFA datatik harago» artikuluan: «Pozez hartu genuen Euskal Selekzioaren beste neurketa baten hitzordua, are gehiago FIFA datetan jokatzea aurreikusirik. Talde teknikoaren aukeraketak ere konbentzitu gintuen: Iñigo Juaristi entrenatzaile lanetan, Aintzane Encinas laguntzaile eta Iraia Iturregi prestatzaile fisikoaren jardunean. Izen aproposagorik ez zegoen. Hiru hautatzaileek eta jokalariek beraiek atzoko garaipenarekin erakutsi zuten nazioarte mailan lehiatzeko taldea ere badutela, gauza jakina azken bost urteetan –Eslovakia, Estonia eta Eire garaituta eta Kataluniaren aurka bi aldiz berdinduta–. Horiek horrela, Euskal Selekzioaren haziak beste bide batetik erein behar direla dirudi. Ofizialtasunaren norabidean pausoak emanez, hain zuzen. Txekiaren aurkako partida garrantzitsutzat jo daiteke, nazioartean ikusarazteko hitzordu egokia baita –Munduko Koparako sailkapenean buru-belarri dabiltza txekiarrak–, baina iaztik irekita zegoen FIFA datetan jokatzeko bidea. Geldirik gaude. Eta esaterako, ez da hobetuz joan harmailen itxura. Ipuruara 1.800 lagun hurbildu ziren (Euskal Federazioaren datuak). EiTBk ontzat jo zituen, jokalariek beraiek ere bai, baina ez goaz aurrerantz. Sarrerak 5 euroan izanda, ordutegi ona, estadio ezaguna... Zer egin behar da jendea erakartzeko? Ofizialtasuna eta berdintasun hitzak ahoan bai, baina erakusteko orduan hutsune sakona nabari da.» Atarikoak Deitutako jokalarien zerrenda, Athletic-eko hamar jokalari zeuden, Realeko zazpi eta Bartzelonako Marta Unzue daude. Damaris Egurrola, Maite Oroz eta Joana Flaviano zuri-gorrientzat euren lehen partida izango da Euskal Selekzioarekin. FIFA datetan jokatutako den lehia da eta ondorioz Espainiako selekzioarekin deituta dauden Irene Paredes eta Eunate Arraiza ez dira jokatzeko moduan egongo, Ajax-eko atezaina den Eli Sarasola ere zerrendatik kanpo geratu da. Hurrengo deialdietan sartu daitezkeen beste jokalari batzuk Betis-eko Maddi Torre atzelaria, Zaragozako Oihana Aldai eta Arene Altonaga, Osasunako kapitaina den Mai Garde zein Izaskun Leoz edo Girondins-eko Sophie Istillart izan daitezke. Eurekin batera, euskal jatorria duten bi futbolari ere egon litezke, Bordeleko Girondins-en baita ari den Camile Eliceche eta Levanten jokatzen duen Maitane Lopez, Aitor eta Luis Mari Lopez Rekarteren iloba. Andrea Sierra edo Nerea Eizagirre bezalako balore gazteak ahaztu gabe. Juaristik osatutako deialdian, Nekane Diez eta Sandra Ramajo dira Euskal Selekzioarekin partida gehien jokatu dituzten futbolarekin, seirekin. Eurekin batera, eskarmentu handiko jokalariak daude zerrendan. Besteak beste, Ainhoa Tirapu, Vanessa Gimbert, Erika Vazquez, Ane Bergara edo Naiara Beristain. Eurekin batera, balore gazteak, Nahikari Garcia, Damaris edo Maite Orozen antzera. Azken orduan, Garazi Murua gaixorik jarri eta bere ordez Itziar Gastearena sartu zen. Iaz Irlandako Errepublikaren aurka jokatu eta bi urte atzera Kataluniara egindako bidaia egin ostean, Euskal Selekzioa etxera itzuliko da. Aurkari indartsua izango dute Juaristik zuzendutako jokalariek, Txekiar Errepublika FIFA-ren sailkapeneko 37. postuan dagoelako. Bere futbolaririk aipagarriena Munich-eko Bayern-en ari den Lucie Vonkova aurrelaria da. Txekiarrak 2019an Frantziar Estatuan jokatzekoa den munduko txapelketan aritzeko lehian daude, Alemaniaren multzo berean. Flavianoren azken partida Denbora luzez hausnartzen egon ondoren, Joana Flavianok futbola uztea erabaki du, bestelako zerengin profesionalekin baterazina egiten zaiolako. Alegia, oraindik ere, euskal futbol taldeetako emakumezkoek ezin dute soilik futbolean kobratzen dutenarengatik bizi. 13 urte lehen taldean igaro ostean, bizkaitarrak botak eskegitzea erabaki du. Euskal Selekzioarekin, debuta egin zuen egun berean, agur esan zion futbolari. Rayo Vallecanoren aurkako norgehiagokan, Nekane Diezek gola dedikatu zion. Gizonezkoetan, ez da gabonetako partidarik izango Aurreko urteetan izandako jarraipen eskasaren ondoren, bereziki Peru eta Tunisiaren aurka jokatutako norgehiagoketan, aurtengoan gizonezkoen Euskal Selekzioak ez du partidarik jokatuko gabonetan. FIFA datetan jokatzea da helburua, hala adierazi du Jon Redondok Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariak. Kurtso amaieran partida bat antolatzea izan liteke hurrengo urratsa. Baina, gogoratu beharra dago, Errusiako mundiala dela eta, baliteke Kepa Arrizabalaga, Alvaro Odriozola, Asier Illarramendi edo Kevin Rodrigues deialdian sartzeko moduan ez egotea. Horiek horrela, egoera orokorra ikusita, ez litzateke harritzekoa izango, gizonezkoen Euskal Selekzioak jokatzen duen hurrengo partida herri ekimenaren eskutik ahalbidetzea. Hamaika Telebista