13 FEB. 2018 - 08:40h 37 urte, Joxe Arregi hiltzeraino torturatu zutenetik Última actualización: 13 FEB. 2018 - 08:46h GUREAN GAUR 37 urte beteko dira Joxe Arregi zizurkildarra torturapean hil zutela eta ordutik da otsailaren 13a Torturaren Aurkako Eguna Euskal Herrian. Arregiren garai bertsuan atxilotuta zeuden Carabanchelgo espetxeko ospitalean beste hainbat preso politiko, eta haiei esker atera zen ziegatik Arregiren testigantza sinple bezain beldurgarria. Gutun batean adierazi zutenez, Oso latza izan da! esaldiarekin laburbildu zuen Arregik hamar egun haietan pasatakoa.