HAMAIKA

Txalaroa, txalapartaren jaialdia, Iruñean


Txalaroa jaialdia abian da Iruñean maiatzaren 19ra arte. Txalapartaren inguruko ikastaroak, hitzaldiak eta kontzertuak eskainiko dituzte astean zehar Sanduzelaiko eta Juslarrotxako Civivox-etan. Iruñeko Hutsun Txalaparta Taldea da Txalaroaren sustatzaile eta jaialdiko parte hartzaileetako bat.