16 MAY. 2018 - 19:07h Gorputzetatik abiatu eta urrutira doa euskal mugimendu feminista Urrutira joateko asmoa du Euskal Herriko mugimendu feministak, datorren urriaren 22tik 28ra, Bilbon egingo duten Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketan. GUREAN GAUR Aurtengo martxoaren 8ko greba feministak ezarri duen mugarriari dagokionez, indar erakustaldi handia izan zela uste dute, baina indar hori guztia zein borrokatara bideratu behar den hausnartu behar dela ere iruditzen zaie.