04 JUL. 2018 - 18:05h Gipuzkoako bidaiarien garraioko langileak, grebara GUREAN GAUR Aurre akordioa hautsi izana egotzi diote ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Patronalari. Deituta zeuden grebak bertan behera utzi zituzten ekainaren 8an, aurre-akordio hori lortu zutenean, eta gaur iragarri dutenez, Patronalak bere hitza bete ez duela ikusita, uztailaren 13, 14, 20 eta 21ean grebara jotzea erabaki dute.