HAMAIKA

Itunpeko Hezkuntzako irakasleek manifestazioa egin dute Bilbon


Ikasturteko 15. greba eguna egin dute hitzarmen berriaren alde eta %60ko jarraipena izan du, Naiz hedabidearen arabera. Administrazioaren aldetik ez dago hitzarmenaren proposamen berririk, eta ondorio berririk ez dute atera sindikatuek Eskola Kristauarekin izan dituzten bileretatik. Steilas-ek adierazi du Kristau Eskolaren zazpi proposamenak 2018ko azaroan egindako proposamenaren ekarpen edo xehetasunak direla. Langileek gaurkoan beren aldarriekin jarraitu dute. Azaldu dute ardura daukatenek ez dutela inolako neurri zehatzik hartzen gatazka bideratze aldera.