14 MAR. 2019 - 17:04h Dimisioa eman du Jon Darpon osasun sailburuak GUREAN GAUR Dimisioa eman du Jon Darpon, Jaurlaritzako osasun sailburuak. Datorren astean gaitzetsi behar zuen eusko legebiltzarrak sailburua, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan izandako irregulartasunak direla eta, baina hori baino lehen zuzenean dimisioa ematea erabaki du Darponek.