15 MAR. 2019 - 17:52h Gaza bonbakatu du Israelek, Tel Avivera bideratutako bi koheteri erantzun gisa GUREAN GAUR Gazako 100 puntu inguru bonbakatu ditu Israelek, Gazatik Tel Avivera bidalitako bi koheteri erantzun gisa. Israelgo armadak zabaldutako informazioaren arabera,erasotako jomuga horien artean leudeke koheteak egiteko lurpeko instalazio batzuk eta Hamasen egoitzak, besteak beste.