13 MAY. 2019 - 17:21h AHTren aurkako manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizen GUREAN GAUR AHT arbuiatu eta bestelako trena aldarrikatzen duten plataformek abiadura handiko trenaren inguruko eztabaidak kanpainan duen ikusezintasuna salatu dute. Gaur Iruñean egindako prentsaurrekoan kanpainan gaia lantzea eskatu diete alderdiei baita trenarekiko duten jarrera azalera dezaten ere. Honekin batera, larunbaterako manifestazioa deitu dute Gasteizen.