HAMAIKA

Sententziaren zain gelditu da Altsasuko gazteen auzia Auzitegi Goren espainiarrean


Espainiar Estatuko Auzitegi Gorenaren epaiaren zain gelditu da Altsasuko gazteen auzia. Defentsaren argudio nagusiak errugabetasun printzipioaren urraketa eta frogen tratamendu irregularra izan dira. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak, aldiz, eraso ideologikotzat hartzeko eskatu diote epaileari, gazteen helegiteak artxibatuak izan daitezen.