HAMAIKA

Ekuadorko gobernua Guayaquil hirira eraman dute milaka indigenen protesten ondorioz


Liskarrak okertu egin dira azken orduetan Ekuadorren, milaka manifestari indigena Quitora iritsi ondoren. Egoeraren larritasuna ikusirik, presidentearen jauregia eta gobernuaren egoitza desalojatu eta Guayaquil hirira mugitu dituzte.