10 OCT. 2019 - 13:28h Bi pertsona hil eta 714 atxilotu dituzte orain arte Ekuadorko protestetan GUREAN GAUR Lenin Moreno presidenteak iragarritako neurri ekonomikoek eragin dute gatazka Ekuadorren, tartean, erregaiei diru laguntzak kentzeak. Kasu batzuetan, bikoiztu egin da prezioa. Horrek, haserrea eragin du biztanlerian eta milaka pertsona mobilizatu dira Gobernuaren aurkako protestetan.