30 OCT. 2019 - 16:40h Saad Hariri Libanoko lehen ministroak dimisioa aurkeztu du GUREAN GAUR Libanoko krisi ekonomikoak eta klase politikoaren ustelkeriak eragindako protesta jendetsuek Saad Hariri-ren gobernua dimisioa aurkeztera behartu dute. Ministroak adierazi du herrialdea kale itsura ailegatu dela. Haririk Michael Aoun Libanoko presidentearen eskuetan utzi du dimisioa; honek atzera bota edo onartu egin beharko du eskaera.