HAMAIKA

Euskal Errepublika aldarrikatzeko manifestazioa deitu du EH Bilduk abenduaren 6rako, Bilbon


Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak datorren abenduaren 6an kalera irteteko dei egin du Euskal Errepublikaren alde. Bilbon ospatuko da manifestazioa, Espainiako konstituzioa onartu zen egun berean. Mobilizazioa Jesusen Bihotzetik abiatuko da, 12:00etan.