04 DIC. 2019 - 15:36h FVEMek "ontzat" jo du Bizkaiko metalgintzako akordioa GUREAN GAUR Bizkaiko Metaleko Enpresen Federakundeko presidenteak akordio "ona" sinatu dutela adierazi du metalgintzako hitzarmena baloratzeko Bilbon egindako agerraldian. Jose Luis Lopez Gil-ek hitzarmen berriaren garrantzia azpimarratu du. Horrez gain, gaitzetsi egin du ELA akordioaren parte ez izatea, nahiz eta, bere ustez, hori ez den oztopo bat izango sektorearentzat.