25 AGO. 2020 - 17:29h Hamaika Telebistak ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu du urteurren ospakizunetan GUREAN GAUR Bideo laburrak, mikrobideoak, instagrameko istorioak, tik-tok bidezkoak eta memeak dira lehiaketara aurkezteko edukiak. Deialdia indarrean da eta irailaren 25 izango da epe muga. Oinarriak eta baldintzak atxikitako dokumentuan dituzue eta zalantzak urteurrena@hamaika.eus helbidean. Ez galdu aukera eta bidali bideo laburrak, mikrobideoak, instagrameko istorioak, tik-tok bidezkoak edota memeak irailaren 25 baino lehen!