02 DIC. 2020 - 13:51h Garbiñe Biurrun: "Batzuetan akatsa ez dago Justizian, baizik eta ematen zaizkigun arauetan" Este navegador no soporta el elemento video. Hamaika admin Garbiñe Biurrun epailea eta EAEko Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidentea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Ziurgabetsuna "erabatekoa" izan dela zientziaren arloan, medikuntzan, osasun sisteman, ea baita sistema judizialean ere. Nabarmendu du "ustekabean" harrapatu dituela izurri honek, eta nabarmendu du ez zeudela horretarako prest: "Pentsatzen genuen gaitz horietatik libre geundela; benetako errealitatea gure aurrean ikusi dugu, eta errealitate horrek adierazten digu, nolabait esateko, gu ere ahulak garela". Egoera honi aurre egiteko tresna juridiko bereziak behar izan dituztela adierazi du: "Pandemia honi aurre egiteko ekidiezina izan da herritarron eskubide batzuk, zertxobait behintzat, murriztea". Zentzu horretan, hilabete hauetan izan diren aldaketa batzuk ere aipatu ditu, telelanaren legea, esaterako: "Ikusi dugu, adibidez, lan egiteko beste modu bat, eta telelanari buruzko lege oso bat egin da. Sinergia horiek aprobetxatu egin behar ditugu etorkizunerako ere", azpimarratu du. EAEko Auzitegi Nagusiek sei pertsonaren arteko elkarketak mugatzeko hartutako erabakia ere izan du hizpide: "Momentu honetan, adibidez, alarma egoeran gaude, orokorrean ulertu delako ezinezkoa zela erabiltzea beste tresna juridiko bat neurri horiek martxan jatzeko, eta hori izan zen EAEko Auzitegi Nagusiak esan zuena bere ebazpenean". Herritarrek justiziaren aurrean duten jarreraz mintzatu da, eta nabarmendu du saiatu behar direla azaltzen zein den beren betekizuna: "Saiatu behar dugu azaltzen zergatik hartzen diren erabakiak, eta ezinbestekoa izango beharko luke gure ebazpenak azaltzea". Hala ere, nabarmendu du Justiziak erabltzen dituen tresnak legeak eta arauak direla, eta horiek Parlamentuetan egiten direla: "Batzuetan akatsa ez dago Justizian, baizik eta ematen zaizkigun arauetan". Indarkeria matxista jasan duten emakumeek prozesu judizialetan jasan behar izaten dituzten jarrerak ere izan dituzte hizpide: "Genero indarkeriaren biktimek laguntza behar dute prozesu penal barruan. Ez dute bakardaderik sentitu behar, eta are gutxiago, justizia etsaia denik, baizik eta bidelaguna". Zentzu horretan, nabarmendu du emakumeen askatasun osoa babestu eta sustatu nahi baldin bada, bizkartzaina edo neurri bereziak erasotzaileei jarri beharko litzaizkiekeela. Era berean, indarkeria matxista jasan duten emakumeekin gertatzen den gisan, sexu abusuak jasaten dituzten harurak laguntzeko babes juridiko berezia behar dela ere azpimarratu du, "askoz ere zailagoa" zaielako prozesu penal bati aurre egitea. Elkarrizketa osorik ikus dezakezue www.hamaika.eus webgunean.