HAMAIKA

Ane Irazabal: "Italiak Gabonetan ez du kontzesio handirik egingo"

Este navegador no soporta el elemento video.


Covid-19a Italian izaten ari den eraginari buruz hitz egin dugu Ane Irazabal kazetariarekin. Azaldu digu Italiako gobernuak Gabonetarako ezarri dituen neurriak ez direla orain arte mantendutakoak baino arinagoak izango, hirugarren olatu batek beldur handia eragiten duela-eta. Aldi berean baina, aitortu digu ederra dela Erroma turista uholderik gabe bizitzea. Bere esanetan "Erromatarrek berriz ere Erroma berreskuratu dute", honek eragingo duen kalte ekonomikoa ere aintzat hartzekoa den arren.