HAMAIKA

Mireia Zarate: "Bateragune auzia' guztiz epaiketa bidegabea izango da"

Este navegador no soporta el elemento video.


Mireia Zarate EBBko idazkaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bateragune auzia errepikatzea guztiz "bidegabea" izango dela adierazi du: "Errespetatu egiten dugu epaileek eta justiziak esaten dutena, baina ez dugu bat egiten atzo ikusitakoarekin". 

Zaratek adierazi du erabaki horiek adierazten dutela Espainiak justizia administrazioak aldaketak behar dituela, organoak nola aukeratu behar diren... etab. Nabarmendu du arlo horretan "aurrerapausoak" eman behar direla.

Nabarmendu du ez dela kasualitatea Marchena epailea izatea Bateragune Auziaren, Manu Aierdiren epaiketaren eta Proces-aren epaiketen atzean dagoena. Zentzu horretan, nabarmendu du Manu Aierdi ez dagela ikertuta, eta ez dagoela iruzurrik. "Auzi politikoa da", salatu du. Era berean, adierazi du Kataluniako hauteskundeen emaitzak oso garrantzitsuak izango direla aurrerantzean zein diskurtso politikoa izango diren ikusteko. 

EBBko idazkariak adierazi du pandemiak asko zaildu duela EBB aukeratzeko prozesua, eta atzeratu egin behar izand utela lau urtez behin egiten duten batzar nagusia. Pandemia ere izan du hizpide, eta nabarmendu du honi aurre egiteko oso garrantzitsua dela alderdi politiko guztiek eta gizarte osoak bat egitea.

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak izan ditu hizpide, eta adierazi du 10 eurotatik 8 gizarte politiketara bideratuko dituztela: "Horrek hurrengo hilabeteetarako ditugun lehentasunak eta erronkak markatzen ditu, herritarren osasuna zaintzea". Era berean, nabarmendu du EH Bilduk aukera "paregabea" duela "arduraz" eta "koherentziaz" jokatzeko, eta aurrekontuak onartzeko: "Lehendakariak eskuak zabalik ditu", nabarmendu du.

Azkenik, Geroa Bairekin egin zuten apustua "fruituak" ematen ari dela adierazi du, eta etorkizunean ibilbide "luzea" izan dezakeela nabarmendu du. Ipar Buru Batzarreko presidentzia aldaketa ere izan du hizpide, eta azpimarratu du euskaldunek erronka handia dutela Ipar Euskal Herrian ere.

Ekarrizketa osorik ikus dezakezue www.hamaika.eus webgunean.