HAMAIKA

Eneko Axpe: "Biden AEBren lidergo mundiala berreskuratzen saiatuko da"

Este navegador no soporta el elemento video.


Eneko Axpe AEBetan bizi den fisikaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Joe Bidenen figura izan du hizpide, eta nabarmendu du nahiko moderatua dela. Zentzu horretan, errepublikarren botoa ere erakartzeko aukeratu zela nabarmendu du. 

Covid19aren kontra hartu dituen neurriak izan ditu hizpide fisikariak, eta nabarmendu du 400 mila milioi euro jarri dituela covid19ari aurre egiteko: "Roosvelten garaitik talka planik handiena da". Janari txekeak, 1.400 dolarreko alokairu laguntzak, txertaketa azaleratzeko mila miloi dolarreko partida, birusa sekuentziatzeko erabakia.. eta beste zenbait neurri nabarmendu ditu: "Covid19 aren aurkako plan sendo bat dagoela dirudi". 

Axpek nabarmendu du Biden AEBren lidergo mundiala berreskuratzen saiatuko dela, eta ikusiko dela "azaleko" aldaketak egingo dituen edo ez. Era berean, ultraeskuinaren gorakada izan du hizpide, eta nabarmendu du azken 40 urteetan desparekotasun ekonomikoa handitu dela, eta horrek nostalgia, biolentzia, frustazioa eta instituzioekiko mesfidantza eragin dituela: "AEBetan 200 milizia baino gehiago daude zibilez eta militar erretiratuez osatuta", azpimarratu du. 

Bidenen erronka nagusiez galdetuta, nabarmendu du lidergo internazionala berreskuratzea eta Gerra Zibil garaitik polarizatuen dagoen gizartea batzea izango direla bere erronka nagusiak. Migrazio politikei dagokienez, Axpek adierazi du Bidenek Mexikoko harresia eraikitzeko zegoen diru partida kenduko duela: "Ikusteke dago, ordea, Bidenen politikek benetako aldaketa ekarriko duten edo ez; migratzaileak zain daude", azpimarratu du.

Klima larrialdia ere izan du hizpide, eta Axpek nabarmendu du Bidenek Parisko Akordiora bueltatzea erabaki duela. Era berean, Kanadatik petrolioa eta erregaiak tutuen bidez ekartzeko proiektu handi bat ere bertan behera utzi duela nabarmendu du. 

Axpek nabarmendu du "sakoneko" aldaketa izango dela baldin eta kalitatezko hezkuntza eta osasungintza doakoa bada, desoreka ekonomiko "handia" desagertzen denean..."

Elkarrizketa osorik www.hamaika.eus webgunean.