24 FEB. 2021 - 12:16h Errealitatetik asko duen fikzioa ondu du Artedramak 'Atzerrian lurra garratz' antzezlanean Este navegador no soporta el elemento video. ARTEKALE Migrazioa, deserria eta horren inguruan sortutako sentipenak dira lanaren muina eta horretarako Laura Penagos kolonbiarraren historiatik abiatu zuten sormen prozesua. Amancay Gaztañagak zuzenduta, Ibon RG-ren musika, Barbara Rassoren jantziak eta Atx Teatro-ren eszenografia lagun, errealitate gordin batean oinarritutako fikzioa antzezten dute Laura Penagos kolonbiar euskaldunak eta Ander Lipusek. Bihar, 22:00etan, elkarrizketa osorik ikusi ahal izango duzue Artekale saioan.