HAMAIKA

Gorka Martija: "Hego eta Erdi Amerika arpilatze ofentsiba bat jasaten ari dira"

Este navegador no soporta el elemento video.


Gorka Martija Hego Amerikako multinazionalen behatokiko kidea elkarrizketatu dugu gaur Hamaika Telebistan. Hego eta Erdi Amerikan "estraktibismorako" hainbat megaproiektu garatzen ari direla nabarmendu du Martijak, eta azpimarratu du kapitalismoaren etorkizunerako "erro estrategikoenetako" bat dela. Hain zuzen, Hego eta Erdi Amerika "arpilatze ofentsiba" jasaten ari direla dio: "Neoliberalismoaren laborategia da".

Brasileko edota Argentinako egoera politikoa izan du hizpide Martijak, eta herriaren erantzuna azpimarratu du: "Hainbat agintari beren neurriak inplentatzen hasi direnean, herriak kontrakotasuna adierazi du, Argentinan, esaterako". Brasili dagokionez, Lularen itzulera izan du hizpide Martijak, eta adierazi du Lularen itzulerak "sekulako mesedea" egingo diola PTri, "karisma" eta "erreferentzialtasun handia" duelako.

Merkatu globalari dagokionez, enpresen mesederako "multilokalizazioa" bultzatu dela dio, eta zentzu horretan, 2008ko krisiaren eta internazionalizazioaren arteko lotura "nabarmena" dela azaldu du. Hori dela eta, bere iritziz, atzerrian kokatutako euskal enpresek "kontrol publiko" bat izan behar duten beren "inpaktu sozial, ekonomiko eta abarrekiko".

Europar funtsekiko jarrera "kritikoa" dutela azaldu du. Bere iritziz, "zerbitzu publikoak indartzea eta zaintza sistema publiko komunitarioa bultzatzea ez dira lehentasunak", eta zentzu horretan, funtsen esparruan ikusi ahal izan da "nora begiratzen ari diren".

Covid19ak eragindako krisialdia "bazetorrela" dio, eta pandemiaren ondorioz, "azaleratu" egin dela. Zentzu horretan, "bidea merkantilizazio prozesuak mugatzea eta etetea" dela dio; hain zuzen, Amazon enpresak izan dituen irabaziak ere izan ditu hizpide, eta nabarmendu du horrelako enpresek "are zaurgarriago" bilakatzen dituztela pertsoenn bizitzak, eta are, enpresa hauek "botere publikoek sustatzen" dituztela salatu du.

Ikusi elkarrizketa osorik www.hamaika.eus webgunean.