HAMAIKA

Aizpea Goenaga: "Antzerkia dena da niretzat"

Este navegador no soporta el elemento video.


Aizpea Goenaga aktorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Irungo Oiasso museoan egiten ari diren lanaz hitz egin ditugu Goenagak: "Pandemiari esker, gurea balorean jartzeko aukera izan dugu, eta hori igarri dugu museoan".

Hain zuzen, Goenagak azpimarratu du historiak beti erakusten duela nola aurrera egin, eta oso garrantzitsua dela hori partekaetzea. Hori horrela, antzerki klasikoa lantzeko tailerrak antolatu dituzte, besteak beste.

Horrez gain, haur eta nerabeei zuzendutako 'Gora teloia' antzerki gida aurkeztu digu, bere idatziekin eta Ane Pikazaren ilustrazioekin osatutako liburua. Antzerkia pasioa dela nabarmendu du, eta hori transmititu behar dela dio. Gipuzkoako Foru Aldundian deskarga daitekeela ere adierazi du. 

Kulturgintzaren egoeraz galdetuta, eta nabarmendu du Euskal Herriko kulturaz oso harro daudela herritarrak, baina ez dutela zaintzen. Horrez gain, instituzioen papera ere oso garrantzitsua dela adierazi du: "Sorkuntzak arriskua dakar, eta hori babestu egin behar da".