HAMAIKA

Jesus Rodriguez: “Bullying kasuak lehenbailehen detektatzen saiatzen gara”

Este navegador no soporta el elemento video.


Bullyinga gizartean azken urteotan gero eta barneratuago dagoen arazoa da. Eskolako ikasleen arteko etengabeko mehatxu eta tratu txarren kasuek gora egin dute iragan hamarkadatik hona. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan, Jaurlaritzak emandako datuen arabera 2019-2020 ikasturtean 795 kasu aztertu zituzten, eta horietatik 100 jazarpen kasu identifikatu ziren.