14 MAY. 2021 - 14:44h AZET sindikatua: "Etxebizitzarena ez da arazo isolatu bat" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Azken asteotan hainbat espazioren zein etxebizitzen kaleratzeak iragarri eta gauzatu dira Euskal Herrian. Ez soilik erakunde publikoek aurrera eraman dituztenak, lehenbizikoz Euskal Herrian, izaera ultra eskuindarreko enpresa pribatu bateko kideek ere hustu dituzte etxe eta lokalak. Honek, okupazioari izaera politikoa ematen dioten plataformen mobilizazioen areagotzea ekarri du. Horren harira, AZET alde zaharreko etxebizitza sindikatuko kide bat elkarrizketatu dugu.