HAMAIKA

Hungariako LGBTI kolektiboaren aurkako legea gaitzetsi dute Europako hainbat gobernuburuk

Este navegador no soporta el elemento video.


Viktor Orban Hungariako lehen ministroa eta bertako parlamentuak onartu duen LGTBI kolektiboaren kontrako legea izan dira Europako Kontseiluaren goi bilerako protagonista nagusiak. Hasiera batean migrazioari, pandemiaren egoerari eta kanpo harremanei buruz hitz egitekoak ziren baina Budapesten "pedofilo homosexualen aurkako legea" deitu diotenak gainontzeko gai denak eklipsatu ditu.