HAMAIKA
Entrevista

Miren Gorrotxategi: "Ultraeskuinaren gorroto diskurtsoa hauspotu da LGTBIQ+ pertsonen aurka"

Este navegador no soporta el elemento video.


Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU koalizioko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Azken asteetako erailketa eta eraso homofoboez hitz egiten hasi gara elkarrizketaren tartean. Gorrotxategiren hitzetan, LGTBIQ+ pertsonek ikusgarritasuna irabazi duten heinean, ultraeskuinaren gorroto diskurtsoa hauspoa hartzen hasi dela, "inolako kontrajartze publikoarik ikusten ez duelako". Hori horrela, legez bermatu behar direla eskubideak".

Epaitegiak Vox eko kartelen harria eman duen epaia izan du hizpide, eta nabarmendu du "harridura sakonea" sortzen dute autoak ikusten ari direla: "Beren fitxa dute epaile guzti horiek, eta ez dira oso zentzudunak hartzen dituzten erabakietako batzuk".

Autogobernuaren eztabaidaz mintzatu da Gorrotxategi, eta adierazi du ez dela "momenturik egokiena" autogobernuaz eztabaidatzeko, ultraeskuinaren diskurtsoa errotzen ari den garai honetan: "Ez nioke arinegi heldu nahi eztabaidari, eta gero porrot egin; momentu egokia aukeratu behar dugu autogobernuaz eztabidatzeko".

Kataluniako egoera politikoa hizpide, adierazi du ezinezkoa dela Katalunian gertatzen ari denari ez begiratzea. Azpimarratu du "ausarta" dela indultuen erabakia, eta erabaki hori hartzeko garaian Unidas Podemosek gobernuaren baitan izan duen papera aldarrikatu du.

Memoria historikoaz mintzatu da Gorrotxategi, eta zehatzago, Gasteizko Biktimen Memoriala izan du hizpide: "Hainbat biktima memorialetik kanpo uzteak ez dio mesederik egiten printzipioz memorial horrek duen helburuari". Hala ere, Espainiako Gobernuaren jarrera ezberdina izan dela azpimarratu du: "Espainiako Gobernuaren arabera, gauzak alde batera edo bestera egiten direla aitortu behar da; gobernu honekin lortu da, adibidez, Los Caidosetik Francoren gorpuzkinak ateratzea".

Aurrekontuen negoziazioez mintzatu da legebiltzarkidea, eta nabarmendu du "lau egun" eduki zituztela aurrekontuak negoziatzeko: "Negoziazioa serio hartzen ez baldin bada, nekez lortuko dira erabakiak".

Lehiaren batzordeak zigortutako aholkularitza-enpresen kartelarekin egndako kontratuei buruzko ikerketa abiatze ukatu zuen Eusko Legebiltzarrak. Horren harira, Gorrotxategik nabarmendu du hainbat enpresak prezioak adostu zituztela, lehia ekiditeko, eta horretarako, administrazioaren laguntza izan zutela azpimarratu du: "Diru asko galdu den susmoa dago, prezioak adostu dituztelako, eta hori egiteko informazio pribilegiatua izan dute Administrazioaren partetik; hori ikertu beharra dago".

Elkarrizketa osorik ikus dezakezu www.hamaika.eus webgunean.