08 JUL. 2021 - 16:17h IZT, Athlon eta Biharko Taldea saritu ditu aurten Bai Euskarari Elkarteak Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Bai Euskarari komunitatearen sarea indartzen ari diren IZT, Athlon eta Biharko Taldea saritu ditu aurten Bai Euskarari Elkarteak. IZTn, eremu digitalean egiten dute lan, enpresei aholkularitza eskaintzen, euskara normaltasunez erabiliz eta lan-tresna gisa hartuz. Arrasateko Athlon kooperatibak ohitura osasungarriak sustatzeko lanean dihardu sortu zenetik, eta hainbat proiektutan euskarazko zerbitzua bermatzen du. Biharko Taldeak, berriz, gizarte zerbitzuen alorrean egiten du lan; Gipuzkoako egoitzetan eta eguneko zentroetan kudeaketa integraleko zerbitzuak eskaintzera bideratutako enpresa da.