14 JUL. 2021 - 13:43h Garikoitz Urizar: "Presoen aldeko erreibindikazioa modu ikusgarrian egitea da gure helburua" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Garikoitz Urizar eta Zuberoa Egurbide Itsas Martxako antolatzaileak elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan. Uztailaren 31n ospatuko da VIII. Itsas Martxa eta ekimenaren nondik norakoak ezagutu ditugu. Urizarrek nabarmendu du presoen egoera asko arindu dela azken zortzi urteetan, baina azpimarratu dute presoen etxean egon behar dutela. Oso garrantzitsutzat jo dituzte horrelako ekimenak preso, iheslari eta deportatuentzat, zein senideentzat, "elkartasuna adierazteko eta bide honetan laguntzeko". Hori horrela, adierazi dute presoen aldeko erreibindikazioa modu ikusgarrian egitea da beren helburua. Itsasoa zeharkatzeaz gain, presoen senideei omenaldia egiteko ere baliatzen dute eguna: "Hori da momenturik politenetakoa". Covid19ak baldintzatutako pandemiak itsas martxaren antolaketa baldintzatu duela azaldu dute: "Formatua aldatu behar izan dugu, beste ideia batzuk sortu... baina aurrera egin dugu". Urtez urte handitzen ari den egitasmoa dela nabarmendu dute, eta Bizkaia mailan erreferentzialtasuna hartu duen ekimena dela. Urte hauetako momenturik gogorrena Kepa Del Hoyo presoa hil zeneko edizioa izan zela azpimarratu dute. Era berean, preso guztiak etxean egon arte borrokan, aldarrikapenekin eta senideak laguntzen jarraitu behar dutela nabarmendu dute. Ikusi elkarrizketa osorik www.hamaika.eus webgunean.