05 OCT. 2021 - 14:23h Oinarrizko errenta minimoa, guztiontzat eta baldintzarik gabekoa Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Angel Elias izan dugu gaurkoan "Gurean Gaur" magazineko gonbidatu nagusia. EAEn Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sustatzaileetako bat da. Ekimenaren helburua, berez, EAEko biztanle guztiek diru kopuru minimo bat (900€) lortu ahal izatea da. Une honetan, sinadurak biltzeko prozesuan daude: "Ekimen honekin EAEn bizi garen guztiok diru kopuru minimo bat lortu ahal izatea nahi da". "Ekonomikoki askatasunez eta beldurrik gabe bizitzeko laguntza eskaini nahi da", hala azpimarratu du elkarrizketan. Minimoa bada ere, norbanakoari aukera anitz zabaltzen dizkiola azaldu du, talde edo kolektibo mailan aukera paregabea dela amankomuneko proiektuak bultzatzeko: "Pertsona eta gizarte mailan bizitza kalitatea hobetzeko aukera bat da, dudarik gabe". Ekimen honi heldu ez gero, kontributiboak diren diru laguntzak desagertuko liratezke. Jarraian, eta lanari helduta, zera azpimarratu du Eliasek: "Honek ez du esan nahi lana desagertuko denik, gaur egungo lan merkatuak jartzen dituen lan baldintzak desagertzeko balioko luke". hamaika.eus atarian aurki dezakezu elkarrizketa osoa entzungai.