HAMAIKA

Beatriz Arana: "AHTa ezin daiteke inondik inora jasangarritasunarekin lotu"

Este navegador no soporta el elemento video.


Beatriz Arana Mugitu! Mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu gaur "Gurean Gaur" Magazinean. Abiadura Handiko Trena izan da hizketagai nagusia.

Glasgowko COP26 bilera amaitu berritan eta klima aldaketarako neurrien beharra aldarrikatzen den honetan; AHT bezalako proiektu bat non kokatzen den eta jasangarritasunarekin lotura ote duen galdetu diogu. Beak argi eta garbi azaldu duenez, ezin daiteke inondik inora jasangarritasunarekin lotu, "interesdunek saltzen dutena da hori, baina gainerako argudioak bezala, ikusten dugu urtu egiten direla ez direlako egia; izan ere, AHTa bezalako azpiegiturak egiteko CO2a xurgatzen duten lur-eremu horiek suntsitu egiten dira" azaldu du.

Aurrekontuen inguruan ere mintzatu dira, izan ere, Espainiar Estatuak Hego Euskal Herrian egingo duen inbertsioaren zatirik handiena AHTa eraikitzeko erabiliko dute. Euskal Autonomia Erkidegoak esaterako, 568,8 milioi euro jasoko ditu eta 336,4 milioi bideratuko ditu AHTa eraikitzeko lanetara. Nafarroak, berriz, 94,1 milioitatik 52 milioi bideratuko ditu azpiegitura horretara.

Ia hogei urteko proiektu honek milioiko aurrekontuak izateaz gain, atzerapen nabariak ditu. Motel bada ere, proiektuak aurrera segitzen du.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.