15 NOV. 2021 - 14:06h 90 pertsonek hartu zuten parte 'Udal proiektu energetiko komunitario eta burujabeak' mintegian Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Udalbiltzak “Udal proiektu energetiko komunitario eta burujabeak” izeneko mintegia antolatu du asteburuan. Honen inguruan mintzatu gara, besteak beste, Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakariarekin "Gurean Gaur" Magazinean. Orokorrean nahiko pozik geratu direla azpimarratu du, kontzeptuak argitu, udalerri desberdinen esperientziak ezagutu eta etorkizuneko erronkak errepasatzeko aukera izan zutela azaldu du: "Ingurumen larrialdiak ildo energetikoan urrats irmoak ematea eskatzen digu, eskala lokaletik gauza asko egin daitezke eta udaletatik ekintza desberdinak burutu". Bestalde, Euskal udalerriek dituzten erronkei buruz aritu da; energia eta elikadura burujabetza, etxebizitza duina bermatzea eta hirigintzaren birplanteamendua zaintza erdigunean jartzeko, eta euskararen zein euskal kulturaren sustapen eta transmisioa; helburu hori gauzatzeko Geuretik Sortuak egitasmoa azpimarratu du Asurmendik. Etxebizitza eta hirigintzari dagokionez, udalerrien erronka nagusietako bat oinezkoentzako esparru gehiago sortzea dela nabarmendu du: "Gure hirigintza birplanteatu behar da, espazio berdeak eta irekiak berreskuratu". Bukatzeko, burujabetza ardatz gisa hartu beharrean Udalgintzatik 16 lan-ildo desberdin zehaztu dituela azaldu du: Lan ildo desberdinak teknikarien artean banatu ditugu, horien artean daude feminismoa, zaintza, kultura aniztasuna...". Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.