HAMAIKA

Tito Serrano: "Betiko Korrika ospatu nahi dugu, Euskal Herria berriz ere dantzan jartzen"

Este navegador no soporta el elemento video.


Tito Serrano, Korrikako antolatzaileetako bat, elkarrizketatu dugu "Gurean Gaur" Magazinean.

Izan ere, bueltan da 22. Korrika. Martxoaren 31n abiatuko da Korrika Amurriotik eta apirilaren 10ean iritsiko da Donostiara ‘Hitzekin’ leloa buru. Hitzak eta ekintzak lotzea ditu helburu aurtengo mezuak. "Oso gogotsu eta pozik gaude Korrika berriz ospatzeko". Helburua, berebat, ohiko korrika ospatzea da: "Argi geneukan, egitekotan, betiko Korrika egin nahi genuela, Euskal Herria berriz dantzan jartzen". Horrez gain, aurtengo Korrikak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu: "Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek euskararen transmisioan egindako lana ikaragarria da, umeengatik gurasoak euskalduntzea ere lortu dute" nabarmendu du Titok.

Ikusi elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.