13 DIC. 2021 - 15:36h Miren Gorrotxategi: "Kogobernantza eskatzen du Urkulluk, baina Euskadin ez da horren joerarik" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarreko bozeramailea, elkarrizketatu dugu gaur Hamaika Telebistan. Iñigo Urkullu lehendakaria gaur bildu da Generalitateko presidentearekin; pandemiaren bilakaera eta horrek eragindako krisi ekonomikoa izan dute hizpide. Horri helduta, Elkarrekin Podemos eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremana zein puntutan aurkitzen den galdetu diogu. Biek ikuspuntu desberdinak dituztela azpimarratu du, helburu politiko desberdinak dituztela alegia; baina hori hala izanik ere, akordioak adoste horretan, intzidentzia gehiena eginez, gizartearen beharrak erantzuten dituzten neurriak bermatzen saiatu direla beti. Aurrekontuei ere heldu diogu, izan ere, osoko zuzenketa aurkeztu dute EAEko aurrekontuetan, baina ez da posible izan akordio batera iristea. "Aurrekontuei dagokionez, argi geratu da Gobernuak ez duela gurekin akordio batera iristeko interesik". "Gure proposamenak irrealistak direla aitzakia hutsa da, Gobernuak ez dauka gogorik gure proposamenak aurrera eramateko" zehaztu du Mirenek. Bestalde, aurrekontuetarako gehiengo osoa dute EAJk eta PSEk. Gehiengoa izan zuten ere Ingurumen Legea aurrera eramateko, izan ere, aurreko astean eta oposizio guztiaren aurkako botoekin onartu zen Eusko Legebiltzarrean Ingurumen Administrazioari buruzko legea. "Tapiak zuzentzen duen departamentuak udalerriaren borondatearen gainetik jartzeko ahalmena izango du lege honekin" azaldu du Gorrotxategik. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.