HAMAIKA

Aitziber Balantzategi, Korrika: "APPean ibilbidearen xehetasun guztiak ikusi ahalko dira"

Este navegador no soporta el elemento video.


Aitziber Balantzategi izan dugu gaur Hamaika Telebistan Korrikaren inguruan. Izan ere, 22. Korrikak aplikazioa eta ibilbidea aurkeztuko ditu urtarrilaren 19an. Aplikazioan bertan, ibilbidearen xehetasun guztiak aurkitu ahalko ditugula azaldu du Aitziberrek. Gainera, hainbat kuriositate ere baditu, ekitaldi agenda kontsultatu ahalko da, Korrikaren posizio mapan ikusi, eskualdeetako galdera-jokoak, esteka interesgarriak... Horrez gain, webgunean ere izango da informazio guztia eskuragarri.

Martxoaren 31n Amurrion hasi, eta Donostian bukatuko da Korrika apirilaren 10ean, 'Hitzekin' lelopean. "Hitzetan geratzen gara sarri, bada garaia arlo askotan, egunerokotasunean ere, konpromiso eta ekintzetara pasatzeko" azaldu du Aitziberrek.

Bestalde, euskarak "politika bateratu eta bakarra" beharko lukeela nabarmendu du, eta horretarako bai jendartearen eta erakundeen aldetik pausoak eman behar direla, hots, ekintzak burutu: "Euskararen ezagutza unibertsala bultzatu eta euskara erabiltzeko espazio erosoak sortzeko guztiok eman behar ditugu pausuak".

Ikusi elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.