19 ENE. 2022 - 12:03h 22. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi du AEK-k Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR AEK-k 22. Korrikaren ibilbidea eman du ezagutzera. Martxoaren 31n Amurrion hasi eta hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean 'HitzEkin' lelopean. Ibilbidearen xehetasunak gailu adimendunetarako Korrika aplikazioan kontsulta daitezke, baita ibilbidearen egoera ere. Bestalde, AEK-tik jakinarazi dutenez, kilometroak erreserbatzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko dela.