08 FEB. 2022 - 15:49h Agustin Aizpurua: "Usansolo ez da herria Udalak ez duelako borondate politikorik izan" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Duela 34 urte hasi zen Usansolo Galdakaotik desanexionatzeko lehen etapa. Oraingoan, urrats garrantzitsua eman dute, memoria batzordea eratzea eta herri-galdeketa egitea onartu baitu Galdakaoko Udalak. Bizkaiko Foru Aldundiak, gainera, oniritzia eman dio batzordeari. Bi pauso baino ez dira falta Usansolo Bizkaiko 113. herria izateko, galdeketa egitea eta Bizkaiko Batzar Nagusiek desanexioa onartzea. Horiek horrela, Agustin Aizpurua Usansolo Herria Plataformako kidearekin izan gara, eta Aizpuruak nabarmendu du prozesu luze horretan borondate politiko falta izan dela.