HAMAIKA

Eva Ferreira, EHUko errektorea: "Emakumeak zientzia ikasketak egitera bultzatu behar ditugu"

Este navegador no soporta el elemento video.


Eva Ferreira EHUko errektorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. 

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen. Gaiari helduta, emakumeek EHUn zientzien eremuan duten presentziaren argazkia "hobetzen" dagoela azaldu du. Hala ere, 'artazi efektu' bat ikusten dutela azpimarratu du Evak, hau da, gero eta gehiago direla zientzia ikasketei eta ikerketari heltzen dioten emakumeak, baina, gutxiago ordea, proiektuen buru direnak, "ikerketa egiten duten emakumeak gero eta gehiago dira; proiektuen buru direnak ordea, ez hainbeste". Egoera aldatzeko, lanean ari direla azpimarratu du, euren helburuetako bat, emakumeak zientzia ikasketak burutzera bultzatzea da; "ereduak aldatu behar dira emakumeak zientzia arloan presentzia irabaz dezan" gehitu du.

Bestalde, bi emakume ikertzailek Europar Batasuneko dirulaguntzarik garrantzitsuetako bi eskuratu dituztela nabarmendu du. Urte bat bete berri du Ferreirak EHUn errektore karguan, eta nahiz eta pandemiaren ondorioz "urte zaila" izan den aitortu, unibertsitatea testuinguru honetara "bikain" moldatu dela azpimarratu du.

Datorren kurtsoari begira, bi gradu bikoitz berri eskainiko dituztela azaldu du. Azken hilabeteotan, gainera, ordezkari politikoekin eta zenbait eragilekin harremanetan da Unibertsitatea, "lankidetza hitzarmenak sinatzeko, irakaskuntzan isla izango dutenak". Ikasketak alde batera utzita, EHUk bigarren postua eskuratu du Espainiar Estatuko mailan spin-off enpresen sorreran. Ferreiraren hitzetan, "lorpen handia" da eta ez da ildo honetan dagoen "erakusle bakarra".

Azkenik, euskara eta indarkeria matxisten protokoloak izan ditu hizpide. Baita aurrerantzean egongo diren aldaketez, besteak beste, Leioako kanpusean garraioan egongo diren aldaketak. Kezka agertu du, dena den, unibertsitate pribatuen eskaintza handitzen ari delako EAEn, Euneiz kasu.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.